TRESNAK

Etorkizuneko lan-inguruneek eraldaketa nabarmena izango dute, Adimen Artifizialak bultzatutako prozesu ugari automatizatuko baitira. Hori dela eta, pertsonak eta erakundeak egokitu egin beharko dira egoera berri horretara.

Erronka honen aurrean, LANAI proiektuak aldaketa horien eraginari aurrea hartzea bilatzen du, langileak beharrezko gaitasun berriak eskuratzeko prestatuz. Gainera, enpresei lehiakortasuna hobetzeko tresnak eskaintzen dizkie, Adimen Artifizialarekin lotutako ezagutzak eta trebetasun teknikoak garatzera bideratutako kualifikazio-planen bidez.

Gehiago jakin

Irudia: freepick

TRESNAK

Etorkizuneko lan-inguruneek eraldaketa garrantzitsu bati egin beharko diote aurre, Adimen Artifizialak eragindako prozesu anitzen automatizazioagatik.

Inpaktu horri aurrea hartu nahi dio LANAI proiektuak, eta, horretarako, pertsonak prestatu nahi ditu beren lanean etor daitekeen aldaketari eta hura betetzeko behar diren gaitasun berriei dagokienez, bai eta enpresei beren lehia-posizioa hobetzeko aukera eman ere, kualifikazio-plan espezifikoen bidez, adimen artifizialari lotutako ezagutzak eta gaitasun teknikoak eskuratzeko.

Horretarako, bi tresna espezifiko garatu dira LANAIn: AAk lanpostu bakoitzerako izan dezakeen eragina erakusten duen Konfiguratzaile bat eta Ikaskuntza-ibilbideen Gomendatzaile bat, AAren inpaktuak minimizatuko dituen eta langileei etorkizuneko garapen profesionala planifikatzen lagunduko dien prestakuntza-jarduerak proposatuko dituena.

Tresna horien erabilera oso erraza da, eta erabat librea eta doakoa.
Jarraian ikus daitezke:

Konfiguratzailea Gomendatzailea

Gipuzkoako Foru Aldundiko, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren, Gipuzkoako enpresa-ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan enpleguaren kalitatea sustatzeko programako 2024ko deialdiaren bidez lagundutako proiektua.

Ekonomia Sustapena